HEZKIDETZA

Blog honetan, hezkidetzaren inguruko hainbat testu, bideo eta eduki desberdin ikusi ahal izango dituzue.

miƩrcoles, 30 de enero de 2008

URTXINTXA ESKOLA


URTXINTXA Astialdiko Eskola 1.986an jaio zen astialdi hezkuntza eredu ezberdin eta berritzailea eskaintzeko asmoz. Gure ekintza nagusiena Heziketa Ez Formalean hezkuntza bultzatzea eta garatzea da, ekite komunitarioan Jarduteko gizarte-agenteak prestatzeko helburuaz.

Argitalpen ugari badituzte ere, neuk "Ipuinak ez sexistak izateko gida" aukeratu dut. Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik.

Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Hau dela eta, Emaisia Elkarteak eta Urtxintxa Eskolak, elkarlanean euskarri didaktikoa eskaintzen dizuete astialdian euskara eta berdintasuna praktika ditzagun. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.

1 comentario:

Unknown dijo...

KAixo!!!

Blog interesgarria zurea!
Gurea ere hezkidetzaren ingurukoa da... Kontaktuan egongo gara!
Ondo izna!