HEZKIDETZA

Blog honetan, hezkidetzaren inguruko hainbat testu, bideo eta eduki desberdin ikusi ahal izango dituzue.

sábado, 3 de noviembre de 2007

...

“El principal deber del educador consiste en estar igualmente atento a no introducir en la infancia necesidades ficticias, mediante intervenciones inoportunas, y en permitir al niño satisfacer sus verdaderas necesidades dejando entera libertad a la maduración y asegurándole el medio conveniente”
COUSINET, R.: “¿Qué es la educación nueva?”, Ed. Kapelusz, Buenos Aires, 1959, pag.86./

ETA HEZKUNTZA?


Historian zehar autore ezberdinek hezkuntzaren inguruko hainbat definizio azaldu dituzte beraien idatzietan. Hezkuntza kontzeptua ikuspuntu ezberdinetatik jorratua izan da, definizio bakoitza garai, ideologia eta bizi estilo zehatz batetik idatzia izan baita (kontuan hartu behar dugu definizio guztiak gizonezkoak idatzitakoak direla). Definizio bakoitzak ideologia, filosofia pertsonal bat darama atzean, mundua eta bizitza ulertzeko modu bat.

Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.
"Hezkuntza binkulazio, kontzentizazio kultural, moral eta konduktualaren prozesu bezala ere uler daiteke.

Horrela hezkuntzaren bidez belaunaldi berrikoek, ezagutzak, jokatzeko arauak, izateko erak eta aurreko belaunaldikoen mundua ikusteko modua asimilatu eta ikasten dute, beste berri batzuk sortuaz.Gizarte bateko gizabanakoen sozializazio prozesu formala.
Baita ere hezkuntza esaten zaio prozesu honen emaitzari, non oinarritzen den gaitasunetan, ezagutzetan, jarreretan eta lortutako baloreetan. Honek pertsonen izaera sozialetan, intelektualetan, emozionaletan... aldaketak sortu ditzake eta bere bizitza osorako edo bizitzako aldi jakin baterako izan daiteke."