HEZKIDETZA

Blog honetan, hezkidetzaren inguruko hainbat testu, bideo eta eduki desberdin ikusi ahal izango dituzue.

miércoles, 30 de enero de 2008

URTXINTXA ESKOLA


URTXINTXA Astialdiko Eskola 1.986an jaio zen astialdi hezkuntza eredu ezberdin eta berritzailea eskaintzeko asmoz. Gure ekintza nagusiena Heziketa Ez Formalean hezkuntza bultzatzea eta garatzea da, ekite komunitarioan Jarduteko gizarte-agenteak prestatzeko helburuaz.

Argitalpen ugari badituzte ere, neuk "Ipuinak ez sexistak izateko gida" aukeratu dut. Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik.

Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Hau dela eta, Emaisia Elkarteak eta Urtxintxa Eskolak, elkarlanean euskarri didaktikoa eskaintzen dizuete astialdian euskara eta berdintasuna praktika ditzagun. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.

EUSKAL CURRICULUM HEZITZAILE BATEN BILA...



Hezkuntza Sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, eta jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan behar du, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu beharra, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Batetik, ezberdintasun sozialak gainditzeko balio izango du, eta bestetik, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko. Parekidetasunean oinarritutako Euskal Herri sortzeko.
Herriaren beharretara egokitutako Euskal Curriculum parekidea sortu beharra dago. Euskalduna eta euskal kulturan oinarritua, partehartzailea, parekidetasunean oinarritua... Euskal hizkuntza, kultura eta bizimodua berreskuratu eta lantzen lagunduko duena.
Bereizketa gaindituko duen eta eraldatzaile eta sortzailea izango den Euskal Curriculuma, integrala izango dena genero perspektiba txertatuz. Integrala izan behar du: hezte, prestatze eta birziklatzera lagundu eta bultzatuko duena, transformazio eta eraldakuntzarako bitarteko izango dena, sexuen arteko erlazio berriak sortzera lagunduko duena, euskal emakumeok bizi dugun eta historian zehar bizi izan dugun gutxitze eta diskriminazioen ondorioz pairatzen duten aukera ezberdintasunei aurre egingo duena, euskal emakumeen ikusitasuna bermatu eta ondarea berreskuratu biziraun dezan. Euskal Curriculumak, euskal emakumeen ezaugarri bereizgarriak ikertu eta landu behar ditu. Emakume-aldagaia uztartuz joan beharko du sexu bien arteko eskubide eta aukera berdintasuna lortzeko. Emakumeon egoeraren bilakaera eta patriarkatuaren ondorio eta zapalkuntza historikoen arrazoiak agertu behar dira; emakumeen presentzia, erreferentziak, eredu anitzak eta partehartze soziala (kulturan, zientzian, politikan, eguneroko bizitzan...) berreskuratuz. Emakume eredu ezberdinak agertuz erabiliko diren adibide, irudi... edozein eremu edo funtzioetan. Emakumeek burututakoaren lanketa eta hauen lanbideak azpimarratuz eta merezitako garrantzia emanez, emakumeei egokitu zaizkien lanbideak errekonozituz eta irakatsiz: sukaldaritza, senda-belarren ezagutza eta erabilpena, emozioen lanketa...
Edukietan, emakumeen izaera eta ekarpena berreskuratu eta emakume ereduen presentzia bermatuko duena, eduki sexista duen edozein materialaren bazterketa eta hezkidetzaileen erabilera bultzatuko duena, hizkuntza ez sexista erabiliko duena, emakumearen partehartzea bermatuko duena...
Ezkutuko curriculumaren garrantziaz jabetu eta honen lanketa eta aldiro honen ebaluazioa egin. Eta hau ekiditeko mekanismoak izango dituena (hizkuntza sexista, espazioaren banaketa, ikastetxearen egituraketa eta antolaketa, ematen diren jarrerak, transmititutako baloreak, ebaluaketa sistema, harremanak...)
Balore eta jarreren banaketa azaldu eta aukeraketa pertsonan dagoela erakutsiko duena, eta ez jendarte patriarkarrak mailakatzen eta hierarkizatzen dituen araberako aukeraketan. Jarrera sexista zein kontsumisten aurka borrokatzeko balioko duena. Hezkidetza eta beraz, parekidetasuna bultzatuko duten baloreen sustapena.
Laikoa, non erlijioaren izenean emandako balore eta jendarteratze prozesuak ez diren sexu diskriminazioan oinarrituak izango.
Askatasuna bizitzeko zein erlazio integralak izateko heziko duena. Norberaren askatasuna eta autonomia landu. Pertsonaren gaitasunak lortzea sexu diskriminaziorik gabe, pertsonak bezala tratatuak izatea norbanakoaren berezitasunetaz jabe eginda eta ondokoekiko errespetua bultzatuz eta balore egokiez osaturiko ingurua sortuz.
Azken finean, pertsona aske eta integralak sortzea helburu duen Euskal Curriculuma: emakume eta gizon kritikoak, elkarkideak, arduratsuak, begirunean heziak... sortuko dituenaren alde.
Baliabideak bilatzerakoan ondo aukeratu behar dira azterketa sakon bat eginez: lanaren banaketa sozial eta sexuala eszenifikatzen dituzten liburu zein kontzeptuak ekidingo dituena, orokorrean, eduki sexistak dituen edozein materialaren bazterketa ziurtatu eta parekidetasunean oinarritutako edo material hezkidetzagileak erabiliko duena.
Hizkuntzaren ezaugarri sexistak aztertu eta kritikotasunez hauek aldatzeko lanketak egin, gerora hizkuntza egokia eta sexismorik gabea bultzatzeko.
Hezkidetza bultzatu eta bermatuko duen metodologia partehartzailea behar du bere baitan.
Espazio guztiak guztiontzako. Bere barne jardueretan, bereizkeria bultzatuko ez duen espazioaren antolaketa izango duena.
Eremu zein maila ezberdinetan parekidetasunean oinarritutako emakumearen partehartzea bermatuko duena.. Partehartzea, askatasunean, espiritu kritikoan heziz... (ez autoritarismo, delegazionismo, hierarkian...)
Hezkuntza komunitatekideekiko tratu bereizkeriarik onartuko ez duena eta honetarako bitartekoak jarriko dituena, errespetuzko eta parekidetasunean oinarritutako harremanak sustatuz. Kale eta eskolan bultzatu behar da parekidetasuna. Ikasle-irakasle, irakasle-guraso, ikasle-guraso...
Sexualitatea era espezifikoan erakutsiko duena. Txikitatik modu naturalean landuz, taburik gabe eta sexualitatea bizitzeko eredu ezberdinak ezagutaraziz; baina afektibitatea eta komunikazioa ordea, zehar-lerro gisa helaraziaz.
Derrigorrezko irakasgaia beharko luke izan. Ikasgai berri bat barneratu beharko luke Ecak: parekidetasunerako baldintzak azalduz, emakumeen zapalkuntza agerraraziz, ezberdintasunak sexuak soilik markatzen dituela azalduz... Eremu pribatu eta publikoaren sexuaren araberako banaketaren ezabaketa landu. Egoera berdintasunean amatasuna, familiako beharretan... denon betebeharra maila berean dela agerrarazi. Gaiari buruz eztabaidatu, jendartearen egoera aztertu, bidegabekeriak argitara atera...

lunes, 21 de enero de 2008

TATIELE DE SOUSA NERES

Aurten Euskal Herrian emakumearen kontrako indarkeriaren ondorioz hiltzen den lehen emakumea da tatiele de sousa neres.Erasoa ostiral goizaldean gertatu zen Iruñeako Arrosadia auzoan. Emakumeak 20 urte zituen eta bere bikotekideak, Tiago Rosa Silvak, 23. Udaltzainak etxera gerturatu zirenerako, emakumeak zintzurra moztua zuen eta bere hiltzaileak bere buruaz beste egiten ahalengindu zen.
Larunbatean ere gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, ustez bikotekidea eta haren ahizpa jotzeagatik. Aste osoan beste hainbat eraso eta atxiloketa izan dira, ia eguneroko berri izan ohi dira halako gertaerak, jendarteak gero eta arbuio handiagoz begiratzen dituen arren, haiek saihesteko legeek ez dituzte emakumeak benetan babesten, eta legeak ez dira eratzen zerbait egiten dela erakusteko, eragingarritasuna izateko baizik.
ERASO GEHIAGORIK EZ!

jueves, 17 de enero de 2008

"AXE" markaren iragarki sexistak

¿YO NO SOY TONTO?



"En pleno siglo XXI, todavía hay anunciantes que presentan a la mujer como un simple objeto de uso y consumo, un trofeo por la compra del producto publicitado. Lamentablemente, las sanciones por estas prácticas ilícitas brillan por su ausencia.(...) Muchos anuncios ayudan a mantener en ciertos sectores una concepción retrógrada de la imagen de la mujer”.

Testu hau www.jovenesverdes.org/chicaverde orrialdetik hartua da.

miércoles, 9 de enero de 2008

PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!

Euskal Herriko bilgune feministak gabonetan abian jarri duen kanpaina da honakoa, eta zabaldu duten mezuan hau esaten dute:
Publizitate sexistak emakume heldu nahiz gazteengan eragin handia du. Beste mezu ezkutuen artean, nolako emakumeak izan behar garen adieraziz, arau, rol eta balore zeharo estereotipatuak iraunarazten baititu.
Gabonetan, aipatutako publizitateak gora egiten du. Kontrolik gabeko kontsumismo batera bultzatzen gaituzten mezuak edonon aurki daitezke, kalean, komunikabideetan... Neskei "nesken gauzak" zuzentzen zaizkie txikitatik (panpinak, sukaldeak..), eta mutilei berriz "mutilenak" (armak, kotxeak...)
Noizko emakumeon duintasuna errespetatuko duen publizitatea?
Gure duintasuna kolpatzen duten esterotipo guzti hauekin amaitu behar dugulako, emakumea errespetatu eta era duin batean tratatuko duen publizitatea exijitu eta lortu behar dugulako...
Emakumeok gure eskubideen alde borrokan,
PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!