HEZKIDETZA

Blog honetan, hezkidetzaren inguruko hainbat testu, bideo eta eduki desberdin ikusi ahal izango dituzue.

sábado, 3 de noviembre de 2007

...

“El principal deber del educador consiste en estar igualmente atento a no introducir en la infancia necesidades ficticias, mediante intervenciones inoportunas, y en permitir al niño satisfacer sus verdaderas necesidades dejando entera libertad a la maduración y asegurándole el medio conveniente”
COUSINET, R.: “¿Qué es la educación nueva?”, Ed. Kapelusz, Buenos Aires, 1959, pag.86./

ETA HEZKUNTZA?


Historian zehar autore ezberdinek hezkuntzaren inguruko hainbat definizio azaldu dituzte beraien idatzietan. Hezkuntza kontzeptua ikuspuntu ezberdinetatik jorratua izan da, definizio bakoitza garai, ideologia eta bizi estilo zehatz batetik idatzia izan baita (kontuan hartu behar dugu definizio guztiak gizonezkoak idatzitakoak direla). Definizio bakoitzak ideologia, filosofia pertsonal bat darama atzean, mundua eta bizitza ulertzeko modu bat.

Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.
"Hezkuntza binkulazio, kontzentizazio kultural, moral eta konduktualaren prozesu bezala ere uler daiteke.

Horrela hezkuntzaren bidez belaunaldi berrikoek, ezagutzak, jokatzeko arauak, izateko erak eta aurreko belaunaldikoen mundua ikusteko modua asimilatu eta ikasten dute, beste berri batzuk sortuaz.Gizarte bateko gizabanakoen sozializazio prozesu formala.
Baita ere hezkuntza esaten zaio prozesu honen emaitzari, non oinarritzen den gaitasunetan, ezagutzetan, jarreretan eta lortutako baloreetan. Honek pertsonen izaera sozialetan, intelektualetan, emozionaletan... aldaketak sortu ditzake eta bere bizitza osorako edo bizitzako aldi jakin baterako izan daiteke."

martes, 16 de octubre de 2007

HEZKIDETZA HEZKUNTZAN

Hezkidetza, hiztegietan begiratzen badugu, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala agertzen da. Hau da, bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak... Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatu behar deneko prozesua suposatzen du. Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexua izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Parekidetasunaren ideologian oinarritzen da, baina haratago doa, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.
(Testu hau
gaztesarea web orrialdetik hartua da).

ZER DA BAINA HEZKIDETZA?

Esan dugu blog honetan hezkidetzari buruz hitz egingo dugula, batit bat. Baina zer da hezkidetza?
Hezkidetza, sexuaren arteko berdintasunerako hezkuntza mota bat dela esan genezake. Gaur, XXI. mendean, ezagutzaren gizartean, sozializazio-eredu desberdinak erabiltzen dira oraindik ere neskentzat eta mutilentzat. Oraindik nagusi diren gizartea antolatzeko eta balioak, gaitasunak, funtzioak, ardurak eta zereginak sexuaren arabera esleitzeko ereduak ari dira eragozten berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea eta, hortaz, desberdintasunak eta botere-harremanak sortzen dituen egitura hierarkizatua ari gara sortzen.

jueves, 11 de octubre de 2007

ONGI ETORRI!


Ongi etorri denak nire blog-era! Blogger honetan, batez ere, hezkidetzari buruz hitz egingo dugu baina beste gai interesgarri batzuei buruz ere. Espero dut zuen gustukoa izatea. Bidai ona izan!