Esan dugu blog honetan hezkidetzari buruz hitz egingo dugula, batit bat. Baina zer da hezkidetza?
Hezkidetza, sexuaren arteko berdintasunerako hezkuntza mota bat dela esan genezake. Gaur, XXI. mendean, ezagutzaren gizartean, sozializazio-eredu desberdinak erabiltzen dira oraindik ere neskentzat eta mutilentzat. Oraindik nagusi diren gizartea antolatzeko eta balioak, gaitasunak, funtzioak, ardurak eta zereginak sexuaren arabera esleitzeko ereduak ari dira eragozten berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea eta, hortaz, desberdintasunak eta botere-harremanak sortzen dituen egitura hierarkizatua ari gara sortzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario