HEZKIDETZA

Blog honetan, hezkidetzaren inguruko hainbat testu, bideo eta eduki desberdin ikusi ahal izango dituzue.

miércoles, 9 de enero de 2008

PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!

Euskal Herriko bilgune feministak gabonetan abian jarri duen kanpaina da honakoa, eta zabaldu duten mezuan hau esaten dute:
Publizitate sexistak emakume heldu nahiz gazteengan eragin handia du. Beste mezu ezkutuen artean, nolako emakumeak izan behar garen adieraziz, arau, rol eta balore zeharo estereotipatuak iraunarazten baititu.
Gabonetan, aipatutako publizitateak gora egiten du. Kontrolik gabeko kontsumismo batera bultzatzen gaituzten mezuak edonon aurki daitezke, kalean, komunikabideetan... Neskei "nesken gauzak" zuzentzen zaizkie txikitatik (panpinak, sukaldeak..), eta mutilei berriz "mutilenak" (armak, kotxeak...)
Noizko emakumeon duintasuna errespetatuko duen publizitatea?
Gure duintasuna kolpatzen duten esterotipo guzti hauekin amaitu behar dugulako, emakumea errespetatu eta era duin batean tratatuko duen publizitatea exijitu eta lortu behar dugulako...
Emakumeok gure eskubideen alde borrokan,
PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!

No hay comentarios: